29 mar 2012

IKUSI AZOKA POLIT HAU!


MURALAK IKUSI NAHI DITUTMuralak

HONI BURUZKO BIDEOA IKUSI NAHI DUT: Bideoa


ARTE ETA MURALISMOA -Historia laburra

1939tik aurrera artista ezagun asko hasi ziren estilo ezberdinetako muralak margotzen. 
1966an arte herrikoia pizten da: poetak, artisauak, margolariak...
Aldi honetan azteken ieroglifikoak goraipatzen eta haien estiloari jarraitzen hasi ziren margolari batzuk, Kolon-en aurreko kolorerik gabeko estiloko muralak margotu zituztelarik.

80ko hamarkadan eta iraultza sandinistaren ondorioz gobernari berriek kultur eta arteari  diru laguntzei esker, muralismoa berpiztu zen eta muraletan teknika berriak erabiltzen hasi ziren  . Mural asko egin ziren aurreko erregimen dikatorialen bidegabekeriak salatuz. Horietako batzuk ospe handia lortu zuten baina arrazoi ezberdinengatik gehienak galdu izan dira. 
Geroago beste herrietako estiloen eragina sartu joan zen, Mexikotik eta Italiatik etorriak batez ere. Honek indarra eman zion muralismoari,  baina aldi berean bertakotasuna ahulduz joan zen.
Gaur egun, muralismoaren herritartasuna berreskuratu nahi da. Bidegabekeriak muralen bitartez salatzeko ohitura zabala da.
 Hala ere gobernak aldatzean askotan ezabatu edo aldatu izan dira mural asko. Gobernuak martxan jarri du proiektu bat eskola publikoetan tailerrak antolatuz umeek haien eskoletan muralak margo ditzaten.      


GAUR EGUNGO GRAFFITIAK


Edozein tokitan edo eraikuntzetan aurki daitezke gazteek spray-z egindako graffitiak. Batzuen egileak ezagunak dira eta erakusketak antoltu dituzte: Glorian Serpa, Ramón Altamirano, Richard Díaz, Alex García, Freddy Solís, José María Reyes...Haiek gizarteak piztu nahi dute, jendeari pentsaraztea da haien helburua. Estiloari begira nahiko abstraktoak izaten dira, komikiei erreferentziak egiten diete eta margotzailearen aztarna garbi uzten da. Komertziala ez den arte berria egin nahi dute, gazteentzako ulergarria dena. Gazteek adierazpen artistikora hurbiltzeko aukera azaldu nahi dute.

Muralak

Muralak ikusi nahi badituzue klik egin Muralak