25 feb 2012

Nikaraguako legendak eta mitoak


Nikaraguatarrak nahiko hiztunak dira eta erraztasun handiz egiten dira ezezagunen lagunak. Honek  mitoen transmisioa errazten du.
Hona hemen mito batzuk:

El Charco Verde

Legendaren arabera Ostiral Santuaren eguerdietan
Charco Verde izeneko aintziraren erdian emakume bat agertzen da urrezko orraziz  bere ilea orrazten.
Toki hau leku miragarri baten sarrera da zeinean deabruak hartutako Chico Largo izeneko gizon batek saldutako pertsona guztiak bizi diren. Chico Largok jendea abere bihurtzen du. Abere horiek Moyogalpa edo Altagracia-ko hiltegietan saltzen da.



Quinta Angélica: Etxe sorgindua

Dirudienez etxe hau eraikitzeko dirua bide gaizto batez eskuratu zen. Inork ez daki halere zein izan zen egindako zuzengabekeria, ezta nor izan zen etxearen lehenengo jabea. Gauza arraroak gertatzen omen dira etxe horretan 
(ohiuak eta gauerdian negarrak) eta urte luzeetan etxe sorgindutzat hartua  izan da: inork ez du alokatu nahi izaten. 



La Carreta Nagua


Norbaiten heritoza iragartzen du. Gurdi honetan gaiztoak izandako pertsonen arimak bidaiatzen dira. Gau ilunetan agertzen denean, zarata handia eginez,  hurrengo egunean herrian norbait hilko dela diote. Jendearengan bildur handia sortzen du. Lehiotik begiratzera ausartu direnek oso gurdi handi eta zaharra dela diote, maindire zuri batez estalia. Quirina izeneko heriotzak gidatzen du gurdia, bera ere maindire zuriz jantzita.  Oso idi argal eta idorrek tiratzen dute gurditik. Izkina batera iristean desagertu egiten da beste kale batean agertzeko izkinetan ezin omen baitu bira egin.



El cadejo blanco y el Negro

  




Kadejo Txuria gizakia babesten duen izpiritu zaintzaria da. Diotenez bi kadejo daude: Txuria eta beltza, ona eta gaiztoa. KadejoTxuriak gaueko ibiltariak beste izpirituengandik babesten ditu.
Kadejo Beltza berriz izpiritu gaiztoa da eta gaueko ibiltzariak hiltzen saiatzen da.



Español bat neska nicaraguatar aberats eta eder batekin maitemindu zen. Neskaren aitak ez zuen hori nahi eta española hil eta bere alaba, haurdun zegoena kobazulo batean giltzapetu zuen. Hau erotu egin zen eta kobazulotik ihes egin zuenean bere semea amildegi batetik bota zuen.
Geroztik harrapatzen ahal dituen jaio berriak hiltzen ditu eta umearen tokian urrezko txanponak uzten ditu. Emakume ikustezin eta misteriotsu honi La Mocuana deitzen zaio.


La Llorona

Negartia Hego Amerikakako komunitate nezkazari askoren artean ezaguna da. Bere intziriak loa galerazten duten animalien,  iturrietako uren eta ibaien gaueko hotsekin batera entzuten dira. Intzirien ondoren inork ikusi ez duen emakumearen negar lazgarria entzuten da.
Diotenez, bere semea galdu zuen emakume baten negarra da.  Arropa garbitzen ari zelarik semea putzuan erori eta itota hil zitzaion. Baina nor zen emakume hori?... Inork ez daki! 



No hay comentarios:

Publicar un comentario