29 feb 2012

NIKARAGUA MAPAK

AURKEZPENA



Nikaragua Erdialdeko Amerikako estatua da, Ozeano Barearen eta Karibe itsasoaren artean kokatua. Mugakide ditu Honduras iparraldean eta Costa Rica hegoaldean.
Hiriburua Managua da.
Nikaragua honako16 departamentu hauek osaturik dago :
Managua, Chinandega, León, Masaya, Carazo, Granada, Estelí, Nueva Segovia, Madriz, Jinotega, Matagalpa, Boaco, Chontales, Rivas, Río San Juan, Zelaya




BIZTANLERIA : 5.666.301 biztanle 2011ko uztailean.
Adinaren arabera:
0-14 urtekoak: 31,7% 913.905 mutil eta 879.818 neska
15-64 urtekoak: 63,8% 1.743.591 gizon eta 1.874.025 emakume.
%70, 30 urte baino gazteagoak dira.
65 urtetik gorakoak: 4,5% 116.153 gizon eta 138.809 emakume
Sexuaren arabera:
Jaiotzean: 1,05 gizon emakume bakoitzeko
15 urtetik behera: 1,04 gizon emakume bakoitzeko
15-64 urtekoak: 1 gizon emakume bakoitzeko
65 urtetik gorakoak: 0,78 gizon emakume bakoitzeko
Biztanleria osoa: 1 gizon emakume bakoitzeko
Hazkunde tasa: 1,088%
Jaiotze tasa: 19,46 jaiotza1.000 biztanleko
Hilkortasun tasa: 5,03 hildako 1.000 habitantes biztanleko
Haur hilkortasun tasa orokorra: 22,64 hildako 1.000 jaotzeko (mutikotan: 25,94 /1.000 eta
nesketan: 19,19 /1.000
Bizi itxaropena jaiotzean: 71,9 urte (gizonezkoak 69,82 urte eta emakumeak 74,09)
Alfabetizazioa (15 urtetik gora irakurtzen eta idazten dakitenak)
Orokorrean: 67,5% (Gizonezkoak: 67,2% eta Emakumeak: 67,8%)

Biztanleria: arraza ezberdinak 
%75: Mestizoak (bertakoak eta hispanoak)
%10: Espainolak eta europearrrak. Europear itxura dutenei "Cheles" deitzen diete.
Gutxiengo bat arraza beltzakoak.
Familia : askotan familia ez osatuak dira.Pobretasuna eta itxaropen falta dela eta, alkoholismo asko dago eta emakumeek familiaz arduratu behar dute gizonik gabe.LAngabezia %50 ed0 %60koa da.


MANAGUA GAUR EGUN:

Azken gerla zibila eta urteetan izandako gobernarien ondorioz gehi lurrrikarak sortutako hondamendia dela eta langabezia %80koa da. Ez dago industriarik, ez transporterik,  ezta lurra lantzeko makinariarik ere herri nekazaria bada ere.
Managuak ez du alde historikorik ere. Lurrikarak erabat suntsitu zuen.Auzo multzo bat da, pobrezia nagusitzen .
Auzo hauetan bizitzera etorri direnak lurrik gabeko nekazariak dira.
Toki guztietatik ikus daitezke umeak balio txikiko gauzak saltzen: “Agua al peso” adibidez asko saltzen da: marrubi edo limoizko kolorante tanta batzuk duten plastikozko ur poltsatxoak.
Edo kotxetako kristalak garbitzen edo muki zapiak saltzen. Uma asko zabortegietan aritzen dira saltzen saituko diren  edozein gai eskuratu  nahian, plastikozko botilak adibidez.
Arazoa hain handia izanda ere Nikaraguako jendeak ez du politikoki borrokatu nahi. Etsita daude politikarekin eta politikariengan ezagutu duten korrupzioarekin. Gaur egun janaria lortzea da haien helbururik garrantzizkoena, frijoleak lortzea familia osoarentzat.

1 comentario:

  1. Izugarri interesgarria, mila esker Nikaraguaren egoera hurbiltzeagatik.

    ResponderEliminar